Nabigazioa saltatu

Berako Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2018ko abuztuaren 21a

aquí esta la fecha

Udalerriko irudiak

GoiEner Energia Kooperatibako lehenbiziko udal bazkidea da Berako Udala

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
  • RSS
Sinadura

Sinadura

Joan zen maiatzaren 14ko Osoko Bilkuran, Berako Udalbatzak ahobatez onartu zuen GoiEner Energia Kooperatibako bazkide egitea. Erabaki horrekin, kooperatibaren lehenbiziko udala izan da Berakoa bazkide bihurtzen. GoiEner irabazi asmorik gabeko kooperatiba da, %100ean energia-eredu berriztagarrien alde lan egiten duena, eta egungo eredu energetikoa aldatzeko asmoa duten ehundaka lagun biltzen dituena bere baitan.

Eredu alternatibo bat eraikitzeko norberaren konpromisoan oinarritutako proiektua da GoiEner, Euskal Herrian sortua, Euskal Herrirako, eta inolako dependentziarik ez duena ez gobernuengandik, ez bertzelako erakundeengandik ere. Herritar bazkideek osatzen dute.
Bazkide horien ekarpen ttikiek energia berdea erostea ahalbidetzen dute, horien kontsumoa areagotuz, eta etekinak iturri berriztagarrietatik sortutakoa (biogasa, eguzkitakoa, haize bidezkoa) sorkuntza proiektu berritzaileetara bideratuko da irabazi asmo gabeko kontsumo kooperatiban bertan berrinbertituko da, bazkideek erabakitakoaren arabera.
Beraz, eredu horrekin bat dator Berako Udala, eta herritarrentzat informazio saioa eman ondotik, Osoko Bilkuran proiektuari atxikimendua erakustea eta bazkide egitea erabaki zuen. Osoko Bilkura hartan, erabakia hartzeko, honako arrazoiak erabili genituen:
1. Edozein herritarrek parte har dezakeelako, bazkide izateak jatorri berriztagarria duen energia eskuragarri edukitzea ahalbidetuz.
2. Ekonomia iraunkorra garatzeko proiektu berriztagarrietan zuzenean inberti dezakegulako.
3. Konpainia energetiko handiengandik eta haien eredu zentralizatugandik independenteago egiten gaituelako,
4. Zerbitzu hobeaz gertuagoa gozatzeko aukera ematen digulako, egiazko informazioarekin gardentasuna eskaintzen diguna eta hartu-eman zuzenarekin.
5. Negozio-eredu egokia delako, herritarren parte-hartzean oinarritua eta energia berriztagarrien eta deszentralizatuen aldeko mugimendu soziala bultzatzen duelako.
6. Egungo kontsumo-bide arrazoigabeei alternatiba eraginkorra, justua eta orekatua proposatzen duelako.
Bazkide-kolaboratzaile egiteaz gain, udalbatza berean, konpromisoa hartu zuen GoiEner energia merkaturatzen hasten denean, eurekin batera aztertzeko Udaleko zein energia-kontratu egin euren bidez. Horrez gain, eta egitasmo horrekin lotuta, Alkateen Itunarekin bat egin zuen Berako Udalak. Energia-isurketak murrizteko konpromisoa biltzen du itun horrek. Hala, 2020. urterako, energia-kontsumoa %20a murriztu; energia-eraginkortasuna %20a handitu edo hobetu; eta energia-eskariaren %20a, gutxienez, energia berriztagarrien bidez aseko du Berako Udalak. Helburu horiek lortze aldera, ekintza plana garatuko du Udalak, eta baita gaiarekiko sentsibilizazioa sustatu.

Herriko Etxea plaza, 1 p.k. 31780 Bera (NAFARROA)
Tel.948 63 00 05 Fax.948 63 10 20 bera@berakoudala.netaurredefinitutako e-postako programa irekiko du