Nabigazioa saltatu

Berako Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2018ko otsailaren 25a

aquí esta la fecha

Udalerriko irudiak

012

UDALAREN HIRITARRENDAKO TELEFONO BIDEZKO LAGUNTZA ZERBITZUA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

012 Info-local-en ikurra

Web honetan ematen den informazioaz gainera Berako Udalak 012 Telefonoaren bidezko Arreta Zerbitzua eskaintzen die herritarrei.

Zer zerbitzu eskaintzen dit 012 Telefonoaren bidezko Arreta Zerbitzuak?

  • KUDEAKETA: Katastroko eta Biztanleen Udal Erroldako ziurtagiriak eska ditzaket, baita bizilekuarena, bizikidetzarena, etab. Zirkulazio ordainagiriaren kopia eska dezaket, Ekonomia Jardueren gaineko Zerga (EJZ), Katastroa, etab.
  • INSKRIPZIOA ETA HITZORDUAK TEKNIKARIEKIN: ikastaroetan izena eman dezaket eta sarrerak erosi Udalak egiten dituen eskaintzaren arabera. Udal teknikariekin hitzorduak adostu ditzaket.
  • ARGIBIDEAK:
      - Nire herriko eta 012 Telefonoari atxikitako herrietako informazioa ematen dit: zerbitzuak, kultura eta kirol agenda, espedienteen tramitazioa, ordenantzak, zergak, ikastaro eta beken eskaintzak, lanerako deialdiak, lehiaketa publikoak, etab.
      - Udalarena ez den informazioa ematen dit, ondokoei buruz: oinarrizko hornidurako enpresak (telefonoa, gasa, elektrizitatea eta ura), tramiteak Nafarroako Gobernuan, osasun, hezkuntza, garraio eta aisialdi zentro eta zerbitzuak, elkarteak, etab.
  • KEXAK ETA IRADOKIZUNAK JASOTZEA: 012 Telefonoaren bidez, zerbitzuei buruzko kexak aurkez ditzaket, iradokizunak egin edo oharrak adierazi nire herriko gaiei buruz.

Nola har dezaket 012 Telefonoaren bidezko Arreta Zerbitzua?

  • Nafarroan hiru zenbaki markatuz 0, 1 eta 2. Nafarroakoa ez den leku batetik deitzeko 948 21 70 12 zenbakiarekin.
  • Ordutegia, astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 19:00etara. 
  • 012 Telefonora egiten den deia 0,34€ kostatzen da, edozein dela haren iraupena (EAOk ezarritako tarifa/1998ko uztailaren 31ko Agindua, 98/08/07ko EAO).
  • Nafarroako Foru Komunitateko telefono finko batetik 948 21 70 12 telefonora deitzen baduzu, hiri barneko dei baten kostua izanen du eta, tarifa finkoa baduzu, deia dohainik izanen da.
  • Gurekin harremanetan jar zaitezke 012@infolocal.org bidez.

Telefonoaren bidez Herritarrei Arreta emateko Udal Zerbitzuak INFO-LOCAL proiektuaren markoa dauka. Toki Administrazioko Departamentua-Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuak eta ANIMSAk kudeatzen dute proiektu hori.

Proiektuaren helburua da herritarren eta udalen arteko harremanak erraztea, dituzten baliabide teknologiko eta telematikoak erabiliz:

  • 012 Telefonoa.
  • Tresna telematikoak, weborria, posta elektronikoa, informazio kioskoak, teletestua eta abar.
  • Udaletxean norbera aurkeztuta, Herritarrei Arreta emateko Bulegoetan.

INFO-LOCAL proiektuari atxikitako udal, mankomunitate eta Nafarroako Gobernuko unitateak, ondoko hauek dira:

Toki entitateak: Aezkoa_Batzarre Nagusia (Abaurregaina, Abaurrepea, Aria, Aribe, Garaioa, Garralda, Orbaitzeta, Orbara, Iriberri), Oibar, Altsasu, Andia_Mankomunitatea (Abartzuza, Gesalatz, Lezaun, Oteitza Iguzkitza, Deierri), Antsoain, Agoitz, Aranguren Ibarra, Arano, Arantza, Areso, Artaxoa, Atetz, Auñamendi_Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (Aezkoako Batzarrea, Luzaide), Barañain, Baztan, Bera, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Cadreita, Caparroso, Kaseda, Castejón, Zizur, Kodes_Batasuna (Aguilar Kodes, Aras, Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón), Corella, Eguesibar, Lizarra, Esteribar, Etxauri (Bidaurreta, Ziritza, Etxauri eta Etxarri), Ezkabarte, Fitero, Fontellas, Funes, Goizueta, Uharte, Itza, Itzaga_ Mankomunitatea (Ibargoiti, Itzagaondoa, Lizoain, Elo, Untzitibar, Urrotz), Lakuntza, Larraun, Leitza, Lekunberri, Lerín, Lesaka, Lodosa, Los Arcos, Irunberri, Luzaide, Martzilla, Mendabia, Murchante, Milagro, Murillo el Cuende, Noain (Elortzibar), Olatzagutia, Erriberri, Gares, Erronkariko Ibaxaren Batzordea (Burgi, Garde, Izaba, Erronkari, Urzainki, Uztarroze, Bidankoze), Zaraitzuko Batzarre Nagusia (Ezkaroze, Jaurrieta, Otsagabia, Orontze), Zangoza, Santsol, Santakara, Tafalla, Ultzama, Mañeruibar_Batasuna (Zirauki, Artazu, Girgillao, Mañeru), Izarbeibar_Mankomunitatea (Adios, Eneritz, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar, Uterga), Valtierra, Viana, Alesbes, Atarrabia eta Zizur Nagusia.

Udal hauek 272.000 biztanle baino gehiago dituzte.

Nafarroako Gobernuko unitateak: Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Z.N.; Nafarroako Berdintasunerako Institutua (NBI); Nafarroako Enplegu Zerbitzua (NEZ); Garraio Z.N.; Turismo Z.N.; Kultura Z.N.; Toki Administrazioko Z.N.; Ingurumenaren eta Uraren Z.N.; Inmigraziorako Bulegoa eta Enpresaren Zuzendaritza Nagusia (Berriztapen Zerbitzua).

Herriko Etxea plaza, 1 p.k. 31780 Bera (NAFARROA)
Tel.948 63 00 05 Fax.948 63 10 20 bera@berakoudala.netaurredefinitutako e-postako programa irekiko du